Partaideak

PROIEKTUAREN SUSTATZAILEAK ETA ANTOLATZAILEAK

Nerbioi-Ibaizabal bailarako Arrankudiaga, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Orozko eta Ugaoko udalerrietako Euskara Zerbitzuak gara Zuztarluze proiektuaren sustatzaileak eta antolatzaileak. Urteokaz arduraz ibili gara bailaran egindako ondare bilketa zelan gizarteratu eta ikastetxeetako Normalkuntza teknikari eta zuzendariakaz batera, bailarako ondarea eskolaratzeko baliabidea ondu dogu, olgeta eta jokoen bitartez ondareaz jaubetuz.



Probetarako edukien hautaketa

Labayru Fundazioak urteetako landa lana burutu dau, Nerbioi-Ibaizabal bailara osotzen daben herrietako informanteak alkarrizketatuz eta informazinoa sailkatuz. Laurogeitaka informante alkarrizketatu dira eta ehunka ordu grabau; bertakoen ohiturak, euskera eta enparauak jasoz.


Hagatik, Labayru bera izan da proba ezbardinetarako edukien hautaketa egin dauena. Bailarako esaerak, bizkaierazko forma zaindua, sinonimoak… Izan be, bailarako euskera eta kultura transmititzeko bermea emoten dau Labayruren partehartzeak.



Kantuke eta kontuke probako edukien sorkuntza eta koordinazinoa

Egitasmo honen ardurea, Bizkaiko bertsozale alkarteko kide diran Arkaitz Estiballes, Josu Telleria eta Igor Menikak daukie.

Euren kargupean dagozan umeek bertsoak sortu eta umeei eurei egindako grabazinoak dira interaktiboan erabili diranak aitatutako probarako.



Jolas interaktiboaren garapena eta txapelketaren koordinazinoa

Nerbioi-Ibaizabal bailarako Euskara Zerbitzuakaz batera ADIUNEk arlo teknikoa garatu dau.

Egitasmoaren helburua herrietan eta bailaran jasotako ondarea gizarteratzea da eta bitarteko lez jolasa aukeratu dogu. ADIUNEk jolas interaktiboa sortu, diseinau eta garatu dau. Txapelketaren koordinazino eta antolaketa, tokian tokiko euskara teknikariek daroadie.



Jolas interaktiboaren kontzeptu berriaren garapena eta webgune eguneraketa

Oreka Interactive-k bideo-jokoaren kontzeptu berria garatu dau, baita webgunearen bertsio berria ere. Bertsio honetarako, 3D karakterea diseinatu dute gidari gisa, erabiltzaileen esperientzia hobetzeko.



Laguntzaileak