Interaktiboa

Zuztarluze jokoa

Atariko menuan jolasteko erea eta irakas maila aukeratu behar dira.

Modu bitara jolastu leiteke: PRAKTIKATUZ (landu beharreko edukiak behin eta barriro landuz). JOKATUZ (proba puntuagarri eta erlojuaren kontra arituz).

Jokatu

Kalekumeak

Tokian tokiko toponimoak agertuko dira. Toki-izenak erispide biren arabera moltsotuko dira: eraikinak eta parajeak. Eraikinen moltsoan gizakiak eregitako edozein eraikin sartu leiteke: baserriak, iturriak, zubiak eta abar. Parajeetan, barriz, herriko gailurrak, basoak, soloak, auzoak eta abar.

Zer da ba?

Nerbioi-Ibaizabal bailarako hiztegia landuko da. Programak berak berbak aleatorikoki azaleratuko dauz eta berba horreen sinonimoak aukeratu behar doguz, hautazko 8 sinonimoen artean. Ondare lexikala lantzeko tokian tokiko, eskualdeko eta bizkaierazko berbak agertuko dira.

Ni bizi naiz baserrian

Ondare etnografikoaz gozetako probea. Argazki bidez baserri-bizimoduko elementuak agertuko dira, baita argazkietako motiboak igarteko  hautazko aukerak be. Kronometroa lotu eta gero elementuen latinezko izenak be aipatuko dira.

Berbalapikoa

Ondare lexikala lantzeko bigarren probea. Zer da ba? proban erabilitako berba bardinak erabiliko dira, baina sinonimoak alkarregaz lotu beharrean, proba honetan berbak definizinoakaz buztartu behar dira. Azaleratzen diran definizinoak hautazko 8 berben artean aukeratu behar dira.

Ekina baragarria da

Ondare etnolinguistikoa ezagutzeko proba honetan esaerak asmau behar dira. Esaerak berba kopuruaren arabera antolatuta dagoz. Berbak ordena barik agertuko dira eta ordenan ipini behar dira. Probaren helburua esaerea asmetea da; berben ordena asmetea be saritzen da.

Kantuke eta kontuke

4 puntuko kanta eta bertsoez baliaturik, puntu bakotxaren amaierari jagokon oina 8 aukera ezbardinen artean asmau behar da. Bertsoak Nerbioi-Ibaizabal bailaran bertsolaritza egitasmoan parte hartzen daben ikastetxeek grabauta dagoz.