Egitasmoa

Zer da Zuztarluze?

Zuztarluze, Zuztarretatik Ahora egitasmoaren arrimuan loratu dan jolas interaktiboa eta txapelketa antolatua da. 2012-2013 ikasturtean Galdakaoko ikastxeetan abiau zan, eta 2013-2014 ikasturteaz geroztik, bailarako gainontzeko herrietara zabaldu da: Urteokaz egitasmoan parte hartu dabe Arrankudiaga, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Orozko eta Ugaok. Helburu nagusia Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko herri-jakituria eta kultura tradizinoa gizarteratzea da. Gaur egun sarean jolastu eta jokatzeko moduan dago.

Zer lantzen da?

Zuztarretatik Ahora egitasmoan jasotako toponimia, ondare etnolinguistikoa, lexikala eta etnografikoa. Urteetako landa lanean batutako tokian tokiko baserrien izenak, errekak, basoak, iturriak…; gure aurrekoek erabilitako esaerak eta berbak; ibilitako lanabesak, ohiturak eta abestutako kantak nahiz bertsoak.

Nortzuk?

Modu eta maila ezbardinean Nerbioi-Ibaizabal bailarako ikastetxeek proiektuan parte hartzen dabe, jolas interaktiboa ikasgelako jardunean integratzen edota aldian-aldian antolatutako Zuztarluze txapelketan parte hartzen. Ziklo ezbardinetan erabili daitekeen arren, LHko 5/6 eta DBHko 1, 2, 3 eta 4. irakas mailetarako jolasa da.