Zuztarluze proiektua

Zuztarluze proiektua 2012-2013 ikasturtean abiatu zan, Zuztarretatik Ahora egitasmoan baserriz baserri jasotako ondarea ikasleei transmititzeko asmoagaz abiatu be. Ordurik hona, Nerbioi-Ibaizabal bailarako Arakaldo, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Orozko, Ugao-Miraballes eta Zaratamoko ikasleak bertoko euskaragaz jolasten dabilz. Zuztarluze jolas interaktiboa be bada, eta hagatik, txapelketa bakotxagaz batera finala egiten da: ZUZTARLUZE GALA. 2017. urte honetan 5. edizioa burutuko dogu eta Zuztarluzeko edizio berri bat antolatzen hasiak gara Arrigorriaga, Etxebarri, Orozko eta Ugaoko eskola zein institutuetan. Basaurik eta Galdakaok urte birik behin antolatzen dabe eta aurton ez dagokie. Jolas interaktiboa sarean danon eskura dago eta bertan modu bitara erabili daiteke:
  • atalez atal praktikatuz
  • denboraren kontra proba puntuagarrietan jokatuz
  • Aurreko ikasturteotan bizi izan doguna jaso eta gure youtubeko kanalean topatu zeinke, zuztarluze playlist-ean. Akorduen izan: ezina, ekinez egina!

    Arrigorriaga DBHI, ondarea gaztetuz