hasierea

Zuztarluze proiektua 2012-2013 ikasturtean abiatu zan, Zuztarretatik Ahora egitasmoan baserriz baserri jasotako ondarea ikasleei transmititzeko asmoagaz abiatu be. Ordurik hona, Nerbioi-Ibaizabal bailarako Arakaldo, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Orozko, Ugao-Miraballes eta Zaratamoko ikasleak bertoko euskaragaz jolasten dabilz.
Zuztarluze jolas interaktiboa be bada, eta hagatik, txapelketa bakotxagaz batera finala egiten da: ZUZTARLUZE GALA.

2017. urte honetan 5. edizioa burutuko dogu eta Zuztarluzeko edizio berri bat antolatzen hasiak gara Arrigorriaga, Etxebarri, Orozko eta Ugaoko eskola zein institutuetan. Basaurik eta Galdakaok urte birik behin antolatzen dabe eta aurton ez dagokie.

Jolas interaktiboa sarean danon eskura dago eta bertan modu bitara erabili daiteke:

  • atalez atal praktikatuz
  • denboraren kontra proba puntuagarrietan jokatuz

Aurreko ikasturteotan bizi izan doguna jaso eta gure youtubeko kanalean topatu zeinke, zuztarluze playlist-ean.

Akorduen izan: ezina, ekinez egina!

egitasmoa

ZER DA?

Zer da?Zuztarluze, Zuztarretatik Ahora egitasmoaren arrimuan loratu dan jolas interaktiboa eta txapelketa antolatua da.
2012-2013 ikasturtean Galdakaoko ikastxeetan abiarazo zan, eta 2013-2014 ikasturteaz geroztik, bailarako gainontzeko herrietara zabaldu da: Arrankudiaga, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Orozko eta Ugaok parte hartu dabe.
Helburu nagusia Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko herri-jakituria eta kultura tradizinoa gizarteratzea da.
Gaur egun sarean jolastu eta jokatzeko moduan dago.

ZER LANTZEN DA?

Zer lantzen da?Zuztarretatik Ahora egitasmoan jasotako toponimia, ondare etnolinguistikoa, lexikala eta etnografikoa. Urteetako landa lanean batutako tokian tokiko baserrien izenak, errekak, basoak, iturriak…; gure aurrekoek erabilitako esaerak eta berbak; ibilitako lanabesak, ohiturak eta abestutako kantak nahiz bertsoak.

NORTZUK?

Nortzuk?
Modu eta maila ezbardinean Nerbioi-Ibaizabal bailarako ikastetxeek proiektuan parte hartzen dabe, jolas interaktiboa ikasgelako jardunean integratzen edota aldian-aldian antolatutako Zuztarluze txapelketan parte hartzen.
Ziklo ezbardinetan erabili daitekeen arren, LHko 5/6 eta DBHko 1, 2, 3 eta 4. irakas mailetarako jolasa da.

interaktiboa

Zuztarluze Interaktiboa v1.0Atariko menuan jolasteko erea eta irakas maila aukeratu behar dira.

Modu bitara jolastu leiteke: PRAKTIKATUZ (landu beharreko edukiak behin eta barriro landuz). JOKATUZ (proba puntuagarri eta erlojuaren kontra arituz).

Kalekumeak

Zuztarluze Interaktiboa v1.0 KalekumeakTokian tokiko toponimoak lantzen dira. Toki-izenak erispide biren arabera moltsotzen dira: eraikinak eta parajeak.
Eraikinen moltsoan gizakiak eregitako edozein eraikin sartu leiteke: baserriak, iturriak, zubiak eta abar. Parajeetan, barriz, herriko gailurrak, basoak, soloak, auzoak eta abar.

Zer da ba?

Zuztarluze Interaktiboa v1.0 Zer da ba?Nerbioi-Ibaizabal bailarako hiztegia lantzen da. Programak berak berbak aleatorikoki azaleratzen dauz eta berba horreen sinonimoak aukeratu behar doguz, hautazko 8 sinonimoen artean. Ondare lexikala lantzeko tokian tokiko, eskualdeko eta bizkaierazko berbak agertuko dira.

Ni bizi naiz baserrian

Zuztarluze Interaktiboa v1.0 Ni bizi naiz baserrianOndare etnografikoa lantzeko probea da.
Argazkiak erabiliz, baserriko bizimoduaren inguruan dagozan elementuak lantzen dira, hautazko aukeren artean argazkietan agertzen diran motiboak igarriz. Kronometroa lotu eta gero elementuen latinezko izenak be aipatzen dira.

Berbalapikoa

Zuztarluze Interaktiboa v1.0 BerbalapikoaOndare lexikala lantzeko bigarren probea.
Zer da ba? proban erabilitako berba bardinak erabilten dira, baina sinonimoak alkarregaz lotu ordez, proba honetan berbak definizinoakaz buztartu behar dira. Azaleratzen diran definizinoak hautazko 8 berben artean aukeratu behar dira.

Ekina baragarria da

Zuztarluze Interaktiboa v1.0 Ekina baragarria daOndare etnolinguistikoa lantzeko proba honetan esaerak asmau behar dira. Esaerak berba kopuruaren arabera antolatuta dagoz. Berbak modu desordenatuan agertzen dira eta ordenan ipini behar dira. Probaren helburua esaerea asmetea da; berben ordena asmetea be saritzen da.

Kantuke eta kontuke

Zuztarluze Interaktiboa v1.0 Kantuke eta kontukeOndare etnolinguistikoa bertso eta kanten bitartez lantzen da.
4 puntuko kanta eta bertsoez baliaturik, puntu bakotxaren amaierari jagokon oina 8 aukera ezbardinen artean asmau behar da, kantaren audioa lagun dogula. Entzuten diran bertsoak Nerbioi-Ibaizabal bailaran bertsolaritza egitasmoan parte hartzen daben ikastetxeek grabauta dagoz.

Edukiak deskargau

Gaur egun, Zuztarluze jolas interaktiboak bertsio bi dauzka.
Bertsio bi hauen edukia kontsultau gura izan ezkero, bertan daukazu pdf formatoan.
Herri bakotxeko toponimia dago, eta berben sinonimoak eta definizinoak zein esaerak lantzeko edukiak be bai.
Ni bizi naiz baserrian probako argazkiak eta Kantuke eta kontuke probako bertsoak, ostera, ez doguz pdf-etan sartu, probeak bere lilura galdu ez dagian.

Egizu klik ondoko esteketan eta… disfrutau!!

BERTSIO 1.0
Bertsio hau, LH-ko ikastetxeak soilik dituzten herrietan garatu da.

Arakaldo
Arrankudiaga
Orozko
Ugao
Zaratamo

BERTSIO 2.0
LH zein DBHko ikastetxeak dituzten herrientzako garatua. Bloke komun bat du, bailarako eta herrietako hiztegia, esaerak, ohiturak eta ikasleek propio sortutako bertsoak jasotzen dela.

ZER DA BA?
BERBALAPIKOA
EKINA BARAGARRIA DA

Eta bigarren bloke batean tokian tokiko leku izenak.

Arrigorriaga
Basauri
Etxebarri
Galdakao

Proiektuaren sustatzaileak eta antolatzaileak

Nerbioi-Ibaizabal bailarako Arrankudiaga, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Orozko eta Ugaoko udalerrietako Euskara Zerbitzuak gara Zuztarluze proiektuaren sustatzaileak eta antolatzaileak. Urteokaz arduraz ibili gara bailaran egindako ondare bilketa zelan gizarteratu eta ikastetxeetako Normalkuntza teknikari eta zuzendariakaz batera, bailarako ondarea eskolaratzeko baliabidea ondu dogu, olgeta eta jokoen bitartez ondareaz jabetuz.

Udalen logoak

Probetarako edukien hautaketa

Labayru Fundazioak urteetako landa lana burutu dau, Nerbioi-Ibaizabal bailara osotzen daben herrietako informanteak alkarrizketatuz eta informazinoa sailkatuz. Laurogeitaka informante alkarrizketatu dira eta ehunka ordu grabau; bertakoen ohiturak, euskera eta enparauak jasoz.

Hagatik, Labayru bera izan da proba ezbardinetarako edukien hautaketa egin dauena. Bailarako esaerak, bizkaierazko forma zaindua, sinonimoak… Izan be, bailarako euskera eta kultura transmititzeko bermea emoten dau Labayruren partehartzeak.
Labayru Fundazioa

Kantuke eta kontuke probako edukien sorkuntza eta koordinazinoa

Egitasmo honen ardurea, Bizkaiko bertsozale alkarteko kide diran Arkaitz Estiballes, Josu Telleria eta Igor Menikak daukie.
Euren kargupean dagozan umeek bertsoak sortu eta umeei eurei egindako grabazinoak dira interaktiboan erabili diranak aitatutako probarako.

Bizkaiko Bertsozale Elkartea

Jolas interaktiboaren garapena eta txapelketaren koordinazinoa

Nerbioi-Ibaizabal bailarako Euskara Zerbitzuakaz batera ADIUNEk arlo teknikoa garatu dau.
Egitasmoaren helburua herrietan eta bailaran jasotako ondarea gizarteratzea da eta bitarteko lez jolasa aukeratu dogu. ADIUNEk jolas interaktiboa sortu, diseinau eta garatu dau. Txapelketaren koordinazino eta antolaketa, tokian tokiko euskara teknikariek daroadie.

Adiune Proiektuen Fabrika

kontaktua

Egitasmoaren inguruko informazino gehiago gura badozu jarri zaitez gugaz hartu-emonetan, poz handiz erantzungo deutsugu:

Zure Izena (beharrezkoa)

Zure E-posta (beharrezkoa)

Gaia

Mezua